NAIZ.INFO
DONOSTIA

Suedia Eurokopatik kanpo, Ingalaterraren aurka galdu ostean

Suedia, atzo Irlandarekin gertatu bezala, Eurokopatik kanpo geratu da Ingalaterraren aurka galduta.

Ribery, ukrainiarren aurkako lehian. (Patrick HERTZOG/AFP)
Ribery, ukrainiarren aurkako lehian. (Patrick HERTZOG/AFP)

Gogorra eta bizia izan da Suedia eta Ingalaterraren arteko partida. Britainiarrek aurrea hartu dute markagailuan lehen zatian, eta nagusitasuna erakutsi dute. Bigarren denboran, aldiz, suediarrak berpiztu eta berdinketa lortzeaz gain, markagailuan aurreratu egin dira (2-1).

Ingalaterrak beharrezkoak zituen puntua, ordea, eta norgehiagoka irauli du bi gol gehiagorekin.

2-3ko emaitzarekin amaitu da lehia, britainiarren alde, eta suediarrak beraz, Irlandarekin gertatu bezala, Eurokopatik kanpo geratu dira.

Jardunaldiko lehenengo partida Ukrainak eta Frantziak jokatu dute. Norgehiagoka hasi eta gutxira, laugarren minutuan, bertan behera geratu da lehia ekaitz gogor baten eraginez. Minutu batzuen buruan berrabiarazi da.

Frantziak erraz hartu du mendean ukrainiarren taldea, 0-2ko emaitzarekin, eta oso baliotsuak diren hiru puntuak eskuratu ditu.