NAIZ.INFO
BILBO

Espainiak eta Italiak final laurdenetarako txartela lortu dute

Espainia Eurokopa honetako C multzoko aurreneko postuan igaroko da hurrengo fasera eta Italia, bigarren. Kroazia eta Irlanda dira, beraz, aurrera egingo ez duten selekzioak.

Espainiako jokalariak, Jesus Navasen gola ospatzen. (Christof STACHE/AFP PHOTO)
Espainiako jokalariak, Jesus Navasen gola ospatzen. (Christof STACHE/AFP PHOTO)

Eurokopako C multzotik, Espainiak eta Italiak egingo dute aurrera, final laurdenetara, lehen eta bigarren postuan, hurrenez hurren, Kroazia eta Irlandari irabazita.

Espainiak Kroaziaren aurka izan du azken hitzordua eta, partida ikusgarria egin ez duen arren, azken minutuetan erdietsitako golak C multzoko buruan pasako da final laurdenetara.

Italiak, bere aldetik, 2-0 gailendu zaio Irlandari eta taldeko bigarren gisa pasa da hurrengo fasera.

Beraz, Kroazia eta Irlanda txapelketatik kanpo geratu dira jada.

Espainiak larunbatean (20.45) jokatuko du final laurdenetako partida, D multzoko bigarrenaren aurka (bihar jokatzen dute, eta Frantziak, Ukrainak eta Ingalaterrak dute aukera; Suedia kanpoan da jada). Italiak egun bat geroago du zita, talde bereko lehenengoaren kontra.