Naiz.info
Bilbo

Irantzu Yaldebere aske utzi dute

Ertzaintzak gaur goizean atxilotu duen Irantzu Yaldebere aske utzi du. Adin txikikoa izanik, epaiketa azkarra egingo diote etzi. Beste hiru lagunek atxilotuta jarraitzen dute.

 

Fernandez, artxiboko irudi batean. (BILBOKO BRANKA)
Fernandez, artxiboko irudi batean. (BILBOKO BRANKA)

‘Bilboko Branka’k bere web orrialdean aditzera eman duenez, Ertzaintzak gaur goizean atxilotu duen Irantzu Yaldebere aske utzi du. Adin txikikoa izanik, etzi egingo diote epaiketa azkarra. Ertzaintzari eraso egitea, desordena publikoak eragitea eta istiluetan parte hartzea egotzi diote.

Gainontzeko hiru atxilotuak epailearen aurretik igarotzeko zain daude.

Aitor Fernandez, Irantzu Yaldebere eta Urtzi Martinezen atxiloketak 10.00ak aldera gertatu dira, atxilotuen lagunek azaldu dutenez. Jon Telletxea, berriz, 11.00ak pasatxo eraman dute.

Iturri berberen arabera, martxoaren 29ko greban Ertzaintzari erasotzea leporatzen diete.