NAIZ.INFO
DONOSTIA

Manuel Lasarte etzi omenduko dute, Orion

Joan den otsailean zendutako Manuel Lasarte bertsolari eta idazle oparoari omenaldi xume bezain hunkigarria egingo diote etzi, Orioko Karela kiroldegian (22.00etan).

Manuel Lasarte omentzeko ekitaldiaren aurkezpena. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
Manuel Lasarte omentzeko ekitaldiaren aurkezpena. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Manuel Lasarte hitzen errementaria gogoratzeko ekitaldi «xume eta hunkigarria» antolatu dute Orioko Udala eta herritarrek eta Aiako eta Leitzako udalen eta jendearen laguntzaz.

Hitzordua Orioko Karela kiroldegian da, etzi. Doanekoa izango da eta sarrerarik ere ez da behar izango. Ekitaldia 22.00etan hasiko da, baina ateak ordu erdi lehenago irekiko dituzte eta bertaratzea erabakitzen dutenei garaiz iristea eskatu diete antolatzaileek.

Eusebio Lasarte Manuelen semeak bertso sorta bat prestatu du aitari eskaintzeko, eta Patxi Oliden lagun minak beste sorta bat kantatuko du. Bertsoa, hitza, musika eta dantza izango dira ekitaldiaren osagaiak.