NAIZ.INFO
DONOSTIA

Emakumezkoen Euskal Herriko selekzioari harrera egin dio Gipuzkoako Diputazioak

Euskal Herriko emakumeen selekzioak ekainaren 23an Eslovakiaren aurka jokatuko duen partidaren harira, ordezkaritza bati harrera egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen partidako ordezkaritzari eginiko harrera. (ARGAZKI PRESS)
Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen partidako ordezkaritzari eginiko harrera. (ARGAZKI PRESS)

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin dio Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen partidako ordezkaritzari gaur goizean. Martin Garitano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Ikerne Badiola, Kultura, Gazteria eta Kirol diputatua izan dira harrera ekitaldian.

Larunbatean izango da partida Anoetako estadioan. Neurketaren harira egun osoko egitaraua osatu dute. Euskal Herriko selekzioak atzo arratsaldean egin zuen entrenamendu saioa.