NAIZ.INFO
BILBO

Portugalek lortu du finalerdietarako lehen txartela

Txekiar Errepublikaren aurkako partidaren azken minutuetan Cristiano Ronaldok sartutako golak eman die portugaldarrei finalerdietarako txartela.

Cristiano Ronaldo, pozik, bere selekzioaren garaipena ospatzen. (Gabriel BOUYS/AFP PHOTO)
Cristiano Ronaldo, pozik, bere selekzioaren garaipena ospatzen. (Gabriel BOUYS/AFP PHOTO)

Cristiano Ronaldoren burukada batek eman dio Portugali, Txekiar Errepublikaren aurkako partidan, finalerdietarako txartela.

79. minutuan sartu du gola Real Madrileko jokalariak.

Portugalen aurkaria nor izango den larunbatean erabakiko da, Frantzia eta Espainiaren arteko neurketan (20.45).