Naiz.info
Donostia

Zinemaldia Producers Network ekimenarekin eta Ventana Sur jaialdiarekin elkartu da

Zinemaldiak bi kide estrategiko gehitu ditu Koprodukzio Forora, eta, hala, Hego Amerikako eta Europako zinema-industriarako giltzarria den triangelua sendotu du.

Producers Network ekimena eta Ventana Sur jaialdia dira bi kide berriak, Zinemaldiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Producers Network-i dagokionez, bertan, Canneseko Zinemaldiaren Le Marché du Film ekimenaren barruan, ekoizleak testuinguru horretan elkartzen dira, munduko zinema-industriaren urteko ekitaldirik garrantzitsuenean, hain zuzen. Hitzarmen horri esker, Donostiako Koprodukzio Foroan hautatutako Hego Amerikako proiektuen ekoizleak hurrengo Producers Network edo Producers Workshop-era joan ahal izango dira.

Bestalde, foroan hautatutako Europako proiektutako sei ekoizlek Ventana Sur jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartu ahal izango dute, hau da, Argentinako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Erakundeak (INCAA) eta Marché du Filme-k antolatzen duten merkatuan.