Naiz.info
Gaza

Bi palestinar hil dira Gazan, hainbat eraikin behera erori ostean

Eraikinak egoera txarrean zeuden bonbardaketen eraginez eta barruan zeuden bi palestinar hil dira eta beste hamabost zauritu.

Gertaera Gazako Beit Lahya herrian jazo da. Antza, israeldarren bonbardaketa baten eraginez egoera txarrean zeuden eraikin batera sartu da palestinar talde bat, beren objektu pertsonalak berreskatatze aldera. 

Barruan zeudela gertatu da eraikinaren eraistea, Wafa agentzia palestinarrak jakitera eman duenez.

Beit Lahyako Kamal Adwan erietxeko iturrien arabera, hildakoak Mohamad al Jaidi, 23 urteko gaztea, eta Zaer al Baik, 32koa, dira.

Bestetik, Israelgo Armadaren F-16 hegazkinek Gaza ingurua bonbardatu dute gaur, Al Nuseirat errefuxiatuen kanpamendutik gertu. Antza, ez da zauriturik izan.