NAIZ.INFO
DONOSTIA

Espainia finalerdietarako sailkatu da, Frantziari irabazita

Espainiak 2-0 irabazi dio Frantziari eta, horrenbestez, finalerdietarako sailkatu da. Portugal izango du aurkari.

Xabi Alonsok egin ditu bi golak. (AFP)
Xabi Alonsok egin ditu bi golak. (AFP)

Xabi Alonsok egin ditu Espainiaren bi golak, aurrenekoa lehen zatiko 18. minutuan, eta bigarrena partida amaitzear zela, 90. minutuan, penaltiz.

Horrenbestez, Frantziako selekzioa Eurokopatik kanpo geratu da eta Espainia finalerdietarako sailkatu da. Portugal izango du aurkari.

Beste finalerdia Alemaniak jokatuko du, bihar Ingalaterra eta Italiaren arteko norgehiagoka irabaten duenaren aurka.