Naiz.info
Bilbo

Olaizola eta Irujo buruz buruko finala jokatzen ari dira Bilbon

Berdintasuna da nagusi bi pilotarien artean eta ez dago faborito garbirik apustuetan. Miribillako frontoia ez da guztiz bete eta 70 sarrera gelditu dira saldu gabe.

Olaizola eta Irujo osteguneko pilota aukeraketan. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Olaizola eta Irujo osteguneko pilota aukeraketan. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok elkarren aurkako buruz buruko laugarren finala jokatzen ari dira Bilbon eta bi pilotarien azken emaitzak aztertuta, ez dago faborito garbirik eta berdintasuna da nagusi.

Garaipena lortuz gero, Irujoren buruz buruko bosgarren txapela izango litzateke eta Olaizolarentzat berriz, hirugarrena.

Apustuak parean irtengo dira. Belauneko lotailuetako ebakuntza egin ziotenetik, maila bikainean jokatzen ari da Olaizola II.a eta finalerdietan Bengoetxea VI.aren aurka sekulako erakustaldia eman zuen.

Irujoren finalerako bidea ezberdina izan da, Abel Barriolak eta Mikel Idoatek estutasunetan jarri baitute. Hala ere, Iberokoak bi partidak aurrera atera zitueni.

Elkarren aurka buruz buru jokaturiko azken partidan, iazko txapelketako final-laurdenetakoan, Olaizolak irabazi zuen (22-18).