Naiz.info
Bilbo

Ismael Lopezek Athleticen jokatuko du datozen bi denboraldietan

Ismael Lopez jokalari nafarrak Athleticeko azpiko kategoriatan jokatu zuen orain bi urte eta Lugon jokatu du azken denboraldian.

Josu Urrutia, gaur goizean eskaini duen prentsaurrekoan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Josu Urrutia, gaur goizean eskaini duen prentsaurrekoan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Lopez hurrengo denboraldiari begira Athleticek egiten duen lehenengo fitxaketa da. Bere kontratuak 30 milioi euroko desegite klausula dauka, talde zuri gorriak bere web orrialdean jakinarazi duenez.

Bestalde, Athleticeko presidente Josu Urrutia «baikor» agertu da Fernando Llorenteren etorkizunarekin. Taldea «berebiziko esfortzua» egiten ari dela esan du Llorentek Bilbon jarrai dezan.

«Jokalariak jarraitu egin nahi du, taldeak ere jarraitzea nahi du eta esfortzu handia egiten ari gara hala gerta dadin», nabarmendu du.

Zazpi milioitako zorra

Urrutiak, halaber, Mediaprok Athleticekin zazpi milioi eurotako zorra duela jakinarazi du, telebista eskubideak direla-eta. 

«Neurriak hartuko ditugu Mediaprok, guk egin dugun bezala, kontratua bete dezan. Finantzaketarekin min handia eragiten ari dira gugan eta taldearen egoera zaila da», esan du Urrutiak prentsaurrean.