NAIZ.INFO
BILBO

Athleticek Aduriz eta Lopez aurkeztu ditu zaleen aurrean

Athleticek Aritz Aduriz eta Ismael Lopezen aurkezpena egin du hamarnaka zaleen aurrean. Osasuak, bere aldetik, Arribas madrildarraren fitxaketaren berri eman du.

Aritz Aduriz eta Ismael Lopez Athleticeko jokalari berriak. (Monika del VALLE/ARGAZKI PRESS)
Aritz Aduriz eta Ismael Lopez Athleticeko jokalari berriak. (Monika del VALLE/ARGAZKI PRESS)

Athleticek Aritz Aduriz eta Ismael Lopez aurkeztu ditu zaleen aurrean. Prentsaurrekoaren ostean zuri gorriz jantzita irten dira San Mameseko zelaira hamarnaka zaleren txaloen artean. Josu Urrutia Athleticeko presidenteak azaldu duenez, «taldearen lehiakortasun maila handituko dute». Era berean, fitxaketak kirol zuzendaria eta Bielsaren erabakiak izan direla azaldu du.

Urrutiak ez du argitu taldea indartzeko ahalegin gehiago egingo duten.

Arribas Osasunara

Osasunak Alejandro Arribas defentsa madrildarra fitxatu duela adierazi du. Hurrengo hiru urteetan jokatuko du gorritxoen taldean eta 5 milioiko etete klausula jarri diote.

Rayo Vallecanotik dator jokalaria eta taldearen hirugarren fitxaketa da datorren denboraldiari begira. Gaur goizean egin diote mediku azterketa eta datozen egunetan aurkeztuko dute zaleen aurrean.