NAIZ.INFO
BILBO

Lau gazte aske geratuko dira gaur, fidantza ordaindu ondoren

Beñat Lizeaga, Xalbador Ramirez, Aitziber Plazaola eta Bergoi Madernaz euskal preso politikoak espetxetik aterako dira gaur, ezarri dieten bermea ordainduta.

Urola Kostako Hitzak berri eman duenez, lau euskal preso politiko espetxetik aterako dira gaur, fidantzapean, epaiketaren zain: Beñat Lizeaga, Bergoi Madernaz, Aitziber Plazaola eta Xalbador Ramirez.

Iturri horien arabera, Lizeaga zumaiarrari 30.000 bermea ezarri diote. Momentuz, gainerako hirurei ezarritako zenbatekoaren berririk ez dago.

Lau gazte independentistek iazko otsailean euroaginduaren aurka Izpuran eginiko itxialdian parte hartu zuten eta hurrengo hilabetean zehar, martxoan, atxilotu egin zituzten. Espainiaratu ondoren espetxeratu zituzten. Haiekin batera izan ziren Irati Tobar, Endika Perez, Aiala Zaldibar eta Jazint Ramirez. Azken biak ere aske utzi dituzte azken asteotan, bermea ordainduta.