NAIZ.INFO
BAIONA

Peio Irigoien beskoiztarra aske geratuko da bihar

2010eko martxoan Mattin Olzomendirekin batera atxilo hartu zuten eta ordutik preso dagoen Peio Irigoien beskoiztarra bihar aterako da espetxetik, ‘Kazeta.info’-ren arabera.

‘Kazeta.info’ webguneak jakinarazi duenez, Peio Irigoien beskoiztarra bihar aterako da espetxetik.

2010eko martxoaren 30an Mattin Olzomendirekin batera atxilotu zuten eta, iazko abuztuan Parisko auzitegiak emandako ebazpenaren arabera, bost eta lau urteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten. Olzomendiren kasuan, fiskaltzak leporatutako delitu guztiak aintzat hartu zituen epaileak. Irigoienenean, ordea, hainbat delitu egin izanaz errugabetu zuen, eta lau urteetako bat betetzeko beharraz salbuetsi zuen epaileak.

Espetxean daramaten denboran, dispertsio politika aplikatu zaie eta etxetik ehunka kilometrora egon dira biak.