Naiz.info
Paue

Juan Mari Mujika Espainiaratzea onartu du Paueko Auzitegiak

Paueko Auzitegiak Juan Mari Mujika errefuxiatu politikoa Estatu espainolaren esku uztea onartu du.

Erabakia pasa den ostiralean hartu zuen Auzitegiak, France Press albiste agentziaren arabera, Fiskaltzaren eskaria aintzat hartuta, eta Mujika espetxean mantentzeko agindu du.

Juan Mari Mujika uztailaren 4an atxilotu zuen Polizia frantsesak Oloroe-Donamaria herrian.

Errefuxiatu politiko ataundarrak bahitua izan zela salatu zuen 2008an.