Naiz.info
Elizondo

Giro bikaina Elizondon ospatu den Baztandarren Biltzarrean

Elizondon ospatu da 49. edizioa. Baztanek hamabost herri ditu eta horietako bakoitzak bere orgak aurkeztu ditu.

Giro bikaina egon da Elizondon. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Giro bikaina egon da Elizondon. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Orgak dira Baztandarren Biltzarreko osagarri nagusia eta bailara osatzen duten hamabost herrietako kuadrilek eta herri ekimenek aurkeztu dituzte ohitura den legez.

Orga batzuek aldarrikapen kutsu gehiago izan dute, beste batzuek etnografikoagoa, baina guztien artean Baztango erradiografia bat eskaini dute.

Giro bikaina izan da Elizondon ospatu den Baztandarren Biltzarraren 49. edizioan.