Gotzon Aranburu
ARROKIAGA

Jose Mendiagueren bizitzaren pasarteak, zubereraz

Hona hemen Jose Mendiagueren bizitzako hainbat pasarte, aurtengo pastoraleko egitarautik hartuak, zubereraz.

Rene Oihenart (Jose Mendiague) eta Xantiana Etxebest (emaztea), entseguan. (Gotzon ARANBURU)
Rene Oihenart (Jose Mendiague) eta Xantiana Etxebest (emaztea), entseguan. (Gotzon ARANBURU)

«Uruguaiko San Jose de Mayo ezkontüren da 1881eko martxoaren 19an Margarita Gandolla anderearekin. Lau haur ükenen dütüe, biga bertan hilen zaitze. Ostatü pentsione bat hartüren düe, eta horri esker familia eraikiko».

«Urte haietan gerla elibat ikusiren dütü potere gosez dabiltzanen artean, baita kanbio hanitx hanko jendartean, eta beste franko bezala, eüskaldun desterratüen alde ariko da zinez».

«1887an, San Jose hirian Euskaldunak Bat alkartea sortzen delarik, Martin Mendiague, anai gehiena, lehendakari dü, eta Jose idazkari; hau alkartearen bihotza date, koblakari bezain hon süstazale lanetan».

«Berrogeita hamar urte altean, Jose Mendiaguek gero eta üsüago sinatzen dütü eüskal agerkarietako artikülü elibat, dela Baionako ‘Euskalduna’ eta ‘Gure Herria’n, dela Los Angelesen ‘Californiako Euskal Herria’n, dela Buenos Aireseko ‘Eskual Herria’ eta ‘Aritza’n.

«1900 aldean, Jose Mendiaguek eta familiak San Jose ützi züen Montevideorat ützültzeko. Hor plantatü ziren orozbakoz, eta Jose hor zentüren da 1937ko bürüilaren 12an, Euskal Herria berriz ikusi gabe».