NAIZ.INFO
DONOSTIA

Bolada onari eutsi eta Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi du Kaikuk Orioko uretan

Kaikuk bolada onari eutsi eta Euskadiko Traineru Tapelketa eskuratu du Orioko uretan. Urdaibai eta Hondarribia, bigarren eta hirugarrena, aise gainditu ditu Bizkaitarrak. Emakumezkoetan, Getaria-Tolosak lortu du garaipena.

Kaikuko arraunlariak, garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO/AFP PHOTO)
Kaikuko arraunlariak, garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO/AFP PHOTO)

Orioko uretan erdietsitako garaipenarekin, Pasaia eta Getxoko banderak irabazi ondoren faborito jotzen zutenen aurreikuspenak bete dituzte Jose Luis Kortak prestatzen dituen arraunlariek.

San Juanekin batera lehiatu diren hiru faboritoen arteko berdintasunak lehen ziabogara arte iraun du. Kaikuk, Hondarribiak eta Urdaibiaik, ordena horretan, segundu beraren barruan egin dute maniobra, baina bigarren luzean ontzi sestaoarrak abantaila lortu eta amaierara arte mantendu du.

Emakumezkoen kategorian, Getaria-Tolosakoak izan dira garaile argiak. Aurreneko luzean zehar, lehia gogorra izan dute Zumaiarekin, baina ziabogatik aurrera, bien arteko tartea zabaltzen joan da.

San Juan bigarren sailkatu da eta Zumaia hirugarren, irabazleak baino 17 segundo beranduago helmugaratuta.