NAIZ.INFO
LONDRES

Finalerako sailkatu da Ander Elosegi irundarra C1 modalitatean

Ander Elosegi Irungo piraguista C1 modalitateko finalera sailkatu da Londresko Olinpiar Jokoetan. Laugarren postuan amaitu du final aurrekoa, irabazlearengandik 5,10 segundura.

Final aurreko lehia laugarren postuan amaitu eta gero, Ander Elosegi Irungo piraguista C1 modalitateko finalean sartzea lortu du Londresko Olinpiar Jokoetan.

104,04 segundutan gelditu du denbora, txandako lehena izan den Sideris Tasiadis alemanarengandik 5,10 segundutara.

Domina olinpiko bat irabazteko aukera izango du, beraz, Irungo piraguistak. 16.06etan hasiko da lehia eta 16.15 aldera tokatuko zaio berari.

Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian izango duzue.