NAIZ.INFO
IRUÑEA

Osasunan utzita jokatuko du Llorentek datorren denboraldian

Osasuna eta Reala akordio batetara iritsi dira Joseba Llorenteren inguruan eta, horrenbestez, talde gorritxoan utzita jokatuko du hondarrabitarrak datorren denboraldian.

Joseba Llorente, artxiboko irudi batean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Joseba Llorente, artxiboko irudi batean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Ibrahima eta Lekic-ek taldea utzi eta gero, aurrelari baten beharra zuen Osasunak eta zulo hori betetzeko fitxatu du Joseba Llorente Realeko jokalaria. Bi taldeak akordio batetara iritsi ondoren, utzita jokatuko du Llorentek talde gorritxoan datorren denboraldian.

Holandan batuko da taldera 32 urteko jokalari hondarrabitarra, larunbata bitarte beste bi partida ditu eta jokatzeko Osasunak. Igandean itzuliko da taldea Iruñera.

‘Nino’, Kike Sola eta Manu Onwurekin lehiatuko da hamaikakoan postu bat lortzeko.

Aurrelariaren fitxaketaren ostean, erdiko jokalari bat aurkitzeari ekingo dio Osasunak, Javad Nekounamen bajaren ondoren.