NAIZ.INFO
DONOSTIA

‘Barrura begiratzeko leihoak’eko ekoizleei ez diete Zinemalditik kanpo geratu direnik esan

‘Barrura begiratzeko leihoak’ filmeko ekoizleei, non bost euskal preso politikoren inguruan hitz egiten den, ez diete ofizialki Zinemaldian izango ez direnik esan, hedabideetan hori agertu bada ere, GARAri esandakoaren arabera.

Berriak ‘Barrura begirako leihoak’ filma Zinemalditik kanpo utzi dutela argitaratu zuen. Horren aurrean, filmaren ekoizleek ezer ez dakitela esan diote GARAri. «Programa hilaren 29an aurkeztuko dute eta guri ez digute ezer aipatu», azaldu diote ekoizleek GARAri.

Bost preso politikoren egoeraz hitz egiten du filmak eta eztabaida handia sortu du Donostiako Udalak lana finantzatzeko asmoa erakutsi ondoren. EAJ, PSE eta PPK mozio bat sartu zuten Udalean Bilduri lana ez finantzatzeko eskatuz.

Egoera horren aurrean, Gipuzkoako Udalaren diru laguntza ukatu eta jendearen borondatea eskatu zuten filma egin zedin.