Naiz.info
Bilbo

Erraz irabazi du Athleticek Lagunak-en kontrako derbia (5-0)

Partida hasieratik aurretik jarri da markagailuan Athletic eta Lagunak-ek ezin izan du ezer egin. Gurutzek bi aldiz, Eunatek beste bitan eta Erikak egin dituzte golak.

Asteburu honetan abiatu den emakumezkoen Lehen Maila irabazteko faboritoetako bat da Athletic eta agerian utzi nahi izan du lehen partidatik. Derbiarekin hasi da txapelketa, baina Lagunak-ek ezin izan du ezbaian jarri zuri-gorrien nagusitasuna.

Bederatzigarren minuturako aurreratu da Athletic Erikaren gol bati esker eta Eunatek bigarrena egin du ordu laurdena betetzerakoan. Bi eta hutsekoarekin joan dira atsedenaldira eta bigarren zatian beste hiru gol egin ditu Athleticek. Gurutzek bi gol sartu ditu eta Eunatek beste bat.

Realak 4-3 galdu zuen atzo Rayo Vallecanoren zelaian.