Naiz.info
Donostia

Galizia nagusi emakumezkoen Kontxako banderan

Rias Baixas-eko arraunlariek bederatzi segundutara utzi dute bigarren tokian sailkatu den Getaria-Tolosa, Zumaia hamalau segundutara gelditu da eta San Juan 20ra.

Galizia nagusi izan da emakumezkoen estropadan. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Galizia nagusi izan da emakumezkoen estropadan. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Ia erabakita geratu da emakumezkoen Kontxako bandera. Izan ere, Galizia nagusi izan da eta tarte handia ireki du.

Getaria-Tolosak irteera bikaina egin du eta aurretik heldu da ziabogara, baina maniobra ez dute ondo egin eta lehen postua kendu die Galiziak. Bueltako itzulian Rias Baixaseko arraunlariak oso indartsu aritu dira eta bederatzi segundutara utzi dute Getaria-Tolosa.

Zumaiak hirugarren tokan amaitu du 14 segundutara eta San Juan azkena izan da 20ra.

Datorren igandean ospatuko da bigarren eguna.