Naiz.info
Donostia

Kaiku indartsuena izan da Kontxan, baina Urdaibai lau segundutara dauka

Kortaren taldea indartsuena izan da eta Urdaibai bigarren tokian gelditu da ia 4 segundutara. Tiran eta Hondarribia berriz, urrun geratu dira 17 segundutara.

Kaikuko arraunlariak indartsuenak izan dira lehen egunean. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Kaikuko arraunlariak indartsuenak izan dira lehen egunean. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Kontxako bandera bizirik helduko da bigarren jardunaldira. Kaikuk sekulako denbora egin du lehen txandan, baina hiru segundutako zigorra jaso du lehen irteeran arraun bat puskatu izangatik eta Urdaibai ere fin aritu da bigarren txandan.

Kaikuk lau segundutako abantaila bakarrik izango du Urdaibairekiko datorren igandean. Tiran eta Hondarribia lehiatuko dira bi traineru bizkaitarrekin batera ohorezko txandan. Hala ere, urruti geratu dira lehen postuetatik, Kaiku baino 17 segundu gehiago behar izan baitituzte.

San Juan, Chapela, Astillero eta Donostiarra lehiatuko dira beste txandan.