Naiz.info
Covadonga

Sekulako garaipena lortu du Caja Ruralek Covadongako lakuetan

Antonio Piedrak irabazi du etapa eta Euskaltel taldeko Ruben Perez bigarrena izan da. Joaquim Rodriguezek lidergoa mantentzea lortu du eta Contador eta Valverde berarekin batera helmugaratu da. Froomek 30 segundu galdu ditu.

Antonio Piedrak ez du inoiz ahaztuko Covadongako lakuetan lortutako garaipena. Ziur asko Caja Ruralek ere gogoan izango du gaurko etapa. Piedra eguneko ihesaldian sartu da beste hainbat txirrindularirekin batera eta bakarrik helmugaratzea lortu du azken igoeran erasoa jo ondoren.

Euskaltel taldeko Ruben Perez bigarren tokian sailkatu da 2.02ra.

Sailkapen orokorrean berriz, Joaquim Rodriguezek agerian utzi du beste behin oso indartsu dagoela. Contadorren eraso guztiei erantzun die eta Valverderekin batera helmugaratu dira. Sailkapeneko hirugarren tokira igo da Valverde, Froomek 30 bat segundu galdu baititu helmugan.

Igor Anton faboritoengandik 24 segundura heldu da eta hamargarren postuan kokatu da sailkapen orkorrean.

Ikusi Vueltako informazio guztia NAIZen.