NAIZ.INFO
BILBO

Erasotzaileari aurre egin eta bortxaketa saihestea lortu du emakume batek Bilbon

Bilboko Brankak jakinarazi duenez, joan zen larunbatean gizon bat emakume bat bortxatzen saiatu zen baia emakumeak aurre egin zion eta erasoa saihestea lortu zuen.

Bilboko Brankak zabaldu duenez, 24 urteko mutil bat 31 urteko emakume bati eraso egin zion joan zen larunbatean Deustuibarran, gaueko 22.00ak aldera. Emakumeak aurre egin zion eta bortxaketa saihestu eta alde egitea lortu zuen.

Izandako borrokaren ondorioz emakumeak kolpeak eta ubeldurak ditu gorputz osoan.

Igande goizean udaltzainek erasotzailea atxilotu zuten, emakumeak emandako deskribapena medio.