NAIZ.INFO
URRUÑA

Motor-gidari bat hil da Urruñan izan den istripuan

42 urteko motor-gidari bat hil da gaur arratsaldean Erlaitzako errepidean, Urruña parean, izan den istripuan.

Istripua arratsaldeko lehen orduan gertatu da Erlaitzako errepidean, Zokoa eta Hendaia artean, Urruña parean.

Kazeta.infok azaldu duenez, Scooter batean zihoan 42 urteko motorzale batek aurkako norantzan zihoan autokarabana batekin talka egin du eta hil egin da.

Errepidea itxi egin dute eta trafikoa desbideratu behar izan du Poliziak.