NAIZ.INFO
IRUÑEA

Nekazari bat hil da Hiriberrin, traktorearekin lanean ari zela

Traktorearekin lanean ari zen nekazari bat hil da gaur Hiriberri-Deierrin, Nafarroako Gobernuak jakinrazi duenez. Gasteizen emakume bat zauritu da okindegi batean.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, pertsona bat hil da Hiriberri-Deierrin gaur eguerdian, traktorearekin lanean ari zela istripua izanda. Ez du ezbeharraren xehetasunik eman.

Bestalde, Gasteizko okindegi batean emakume bat larri zauritu zen atzo, Udalak jakinarazi duenez. Okindegiko labean beso bat harrapatuta geratu zitzaion, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten. Txagorritxuko ospitalera eraman zuten, zauri larriekin.