Alvaro Hilario
BILBO

Aitzol Aramaioren omenezko jaialdia egingo da Ondarroan

Aitzol Aramaio zinemagilearen omenez Marabilli Sormen Festibala ospatuko dute azaroaren 11tik 14ra Ondarroan

Marabilli Sormen Festibalaren aurkezpena. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Marabilli Sormen Festibalaren aurkezpena. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

«Amets bat bete dugu. Aitzolek bazeukan amets bat: Ondarroan zerbait egin behar genuen, kulturari lotua», esan du Kirmen Uribek gaur, Bilboko kafe Antzokian, Aitzol Aramaio zinegilearen omenezko Marabilli Sormen Festibala aurkezteko emandako prentsaurrekoan.

Jaialdia urriaren 11tik 14ra garatuko da Ondarroan, arlo ezberdinetako zenbait egilek parte hartuko dutelarik bertan.

Festibalak hiru helburu ditu: Aitzol Aramaioren lana eta figura gogora ekartze; Euskal Herri mailan sormen festibala egitea eta jendearen parte hartzea bultzatzea, adierazi dute antolatzaileek. Jaialdiak Lakuako Gobernuaren, Bizkaiko Aldundiaren eta Ondarroako Udalaren laguntza jaso ditu.

Aitzol Aramaio zinemagile eta gidoilaria iazko apirilean hil zen Ondarroan, 40 urte zituela.