NAIZ.INFO
BILBO

Suhiltzaileek Serantes mendian jarraitzen dute, berpiztutako foku txikiak itzaltzeko lanetan

Zierbenako Serantes mendian atzo piztutako sua gauean itzaltzea lortu zuten arren, suhiltzaileek bertan jarraitzen dute, foku txikiak berpiztu direlako eta haizeak gogor jotzen duelako.

 

Suhiltzaileak atzo arratsaldean hasi ziren Zierbenako (Bizkaia) Serantes mendian piztutako sutea itzaltzeko lanetan.

Sua zegoen lekura iristea denez, suhiltzaileek ezin izan zituzten ekipo astunak eraman eta ia eskuz aritu behar izan ziren. Sei ordu baino gehiago behar izan zituzten sua itzaltzeko.

Hala ere, goizean haize bolada gogorrak jotzen ari direnez, foku txiki batzuk berpiztu dira. Ondorioz, suhiltzaile talde txiki batek Serantesen jarraitzen du lanean.