NAIZ.INFO
BILBO

Santutxuko Uztaldi gaztetxea hustu du goizean Ertzaintzak

Gaur bete du Poliziak Santutxuko Uztaldi gaztetxea hustutzeko agindua. Goizean goiz kaleak itxi eta gaztetxea adreiluz hormatu dute. Iluntzeko zortzitarako manifestazioa deitu dute gazte asanbladako kideek (Karmelo plazatik hasita) eta bertan zuten materiala ezingo dutela berreskuratu salatu dute.

Gaztetxea hustu eta berehala adreiluz hormatu dute. @iko_stx
Gaztetxea hustu eta berehala adreiluz hormatu dute. @iko_stx

Urteko plangintza zehazteko asanblada zuen gaur Santutxuko Gazte Asanbladak, hustutze agindua emana zela jakin arren euren plangintzarekin aurrera jarraituko zutela iragarri baizuten. Ordu batzuk lehenago etorri da gaztetxearen hustutzea.

Goizeko zazpiak aldean agertu da Polizia Uztaldi gaztetxearen ingurura, Iturriaga kalea itxi eta hustutze agindua bete du Ertzaintzak.

Gaur arratsaldean, 17.30ean, asanblada deitu dute bertako gazteek eta 20.00tan manifestazioa abiatuko da Karmelo plazatik.

Iturriaga kaleko 14. zenbakian zen gaztetxea uztailaren 13an inauguratu zuten.