NAIZ.INFO
BILBO

38 bertsolarik parte hartuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Heldu den igandean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Berriatuan. 38 bertsolarik hartuko dute parte, ‘BaDaGaRa’ lelopean. Finala, abenduaren 15ean, Bilbon.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurkezpen jaialdia, Durangon. (ARGAZKI PRESS)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurkezpen jaialdia, Durangon. (ARGAZKI PRESS)

Bilbon aurkeztu dute gaur goizean bi urtez behin antolatzen den Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Xehetasun eta berritasun guztiak emateko ekitaldian izan dira Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkartearen presidentea, Maddi Ibaibarriaga txapelketako komunikazio-taldeko kidea, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria eta Gorka Martínez BBK Fundazioaren zuzendaria.

‘BaDaGaRa’ leloa izango du aurten txapelketak eta guztira 38 bertsolarik parte hartuko dute. Igandean, urriaren 7an, izango da lehenengo saioa Berriatuan, eta finala abenduaren 15ean, Bilbon.

2010eko zortzi finalistak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara: Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Pello Ormazabal. 2010. urtea baino lehenago finalista izan zirenek ere aukera dute zuzenean kanporaketetan sartzeko, eta lauk eman dute izena: Igor Elortzak, Fredi Paiak, Iratxe Ibarrak eta Ibon Ajuriak.

Halaber, 2012ko eskualdeetako txapeldunak zuzenean sailkatuko dira kanporaketetara: Aitor Arrutia (Enkarterrietako), Oihana Bartra (Hego Uribekoa), Gorka Lazkano (Durangaldekoa), Iñaki Iturriotz (Arratiakoa), Gorka Ostolaza (Lea-Artibaikoa), Arrate Illaro (Uribe Kostakoa), Peru Vidal (Uribe Butroekoa) eta Julen Erezuma (Busturialdekoa).

Azkenik, 2012ko eskualdeetako txapelketetan lortutako puntuazioaren arabera sailkatu direnak daude, 30 bertsolariko taldea osatu arte:

Txapelketa osoa zuzenean jarraitu ahal izango da sarean, txapelketaren webgunean: www.bizkaikotxapelketa.biz.

Txapelketa