Naiz.info
Bilbo

Bilboko Bizkaia aretoan estreinatuko da “Barrura begiratzeko leihoak”

Datorren larunbatean estreinatuko da dokumentala eta urte bukaerara arte, hainbat hiri eta herritan ikusi ahal izango da.

Zinez elkarteak ezagutzera eman du datorren larunbatean, urriak 27, estreinatuko dela “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentala. Bilboko Bizkaia Aretoan (EHUko paraninfo berrian) izango da eta sarrerak astelehenetik aurrera salgai egongo dira, Kafe Antzokian eta Kalderapeko tabernan.

Azaldu dutenez, egun horretatik hasi eta urte bukaerara arte filma Euskal Herriko 30 hiri eta herritan ikusi ahal izango da. Dagoeneko hainbat emankizun antolaturik dituzte Gasteiz, Donostia, Baiona, Tolosa, Gernika, Etxarri-Aranaz, Portugalete, Arrasate, Durango, Hendaia, Agurain, Garazi, Maule edo eta Ondarroan.

Zinez elkarteko kideek adierazi dutenez «polemika, mehatxu eta susmo txar guziekin bukatzeko modurik onena, pelikula bera ikustea delakoan gaude». Ildo horretan, jendeak dokumentala ikusten duenean «pairatutako jazarpenaren zentzugabetasuna» agerian geldituko dela esan dute.