NAIZ.INFO
GASTEIZ

Finantzen Euskal Kontseiluak 2013rako aurreikuspenak aztertu ditu gaurko bileran

Finantzen Euskal Kontseilua gaur bildu da Gasteizen, datorren urteko diru aurreikuspenak kalkulatzeko eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ogasunek Lakuako Gobernuari egin beharko dizkioten ekarpenak aztertzeko.

Javier de Andres, Ibone Bengoetxea, Carlos Aguirre, Jose Luis Bilbao eta Martin Garitano, bilera hasi aurretik. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Javier de Andres, Ibone Bengoetxea, Carlos Aguirre, Jose Luis Bilbao eta Martin Garitano, bilera hasi aurretik. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ogasunetako ordezkariak eta Lakuako Gobernukoak eguerdian bildu dira Gasteizen, Finantzen Euskal Kontseiluan.

Datorren urterako diru-bilketa aurreikuspenak azertu dituzte bileran, baita hiru ogasunek 2013an Lakuari egin beharreko ekarpena ere.

Finantzen Euskal Kontseilua urriaren 15ean elkartzekoa zen, baina Patxi Lopezen Gobernuak atzeratu egin zuen bilera, hauteskundeak pasa arte. Hiru Foru Aldundiak erabakiaren aurka agertu ziren baina Lakuak ez zien jaramonik egin.