NAIZ.INFO
FONTELLA

Pertsona bat zauritu da lan-istripu baten ondorioz Fontellan

46 urteko langile bat zauritu da Fontellan lanean ari zen teilatua behera erori eta lau metro ingurutik jauzi ostean. Istripua 13.50etan jazo da Tuterako erietxera eraman dute.

46 urteko langile bat larriki zauritu da Fontellas kanpoaldeko baserri batean lanean ari zela, teilatu behera erori eta 4 metro ingurutik jauzi ostean.

Nafarroako Gobernuak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, SOS Nafarroakek 13.50etan eman du abisua eta oraindik ez dakite istripuaren zergatia zein izan den.

Golpe anitz jaso ditu zaurituak erorketaren ondorioz eta Tuterako erietxera eraman dute segituan. Polizia Forala, bere aldetik, istripua jazo den gunera bertaratu da ezbeharraren zergatiak aztertzeko.