Naiz.info
Donostia

Elkarretaratze zaratatsua burutu du AHT Gelditu! Elkarlanak Donostiako Kursaalen

Lakuako Gobernuak AHTren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Donostiako Kursaalen eta kanpoan elkarretaratze zaratatsua egin du egitasmoaren aurkako plataformak.

Kursaaleko teilatutik pankarta eskegi dute AHTren aurkako bi lagunek. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Kursaaleko teilatutik pankarta eskegi dute AHTren aurkako bi lagunek. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, 40 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute gaur goizean Donostiako Kursaalen, ‘AHT Gipuzkoan’ izenburupean Lakuako Gobernuak antolatu dituen jardunaldien harira.

Goizeko 9.00etan abiatu dute salaketa zaratatsua, ’Informazioa ala propaganda? AHT Gelditu!’ izenburupean. Abiadura handiko egitasmoaren aurkako ohiuak jaurti dituzte.

Bestalde, Kursaaleko teilatuan ‘Zuen ustelkeria, gure krisialdia. AHT TAV Stop!’ zioen pankarta bat zabaldu dute bi lagunek , eta Etzaintzak identifikatu egin ditu.