Naiz.info
Donostia

Gizonezko bat atxilotu dute Andoainen, bikotekidea eskilaretatik bota duelakoan

Atxilotua 37 urteko gizonezkoa da eta bikotekidea lepotik heldu eta eskilaretatik behera botatzea egozten dio Ertzaintzak. Biktima ospitalean artatu behar izan dute.

Lakuako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gertaera atzo arratsaldeko lehen orduan jazo zen. Antza, gizonak dirua eskatu zion emakumeari modu oldarkorrean, altzariak eta bere dokumentazio pertsonala suntsituko zituela mehatxatuz.

Minutu batzuk geroago, emakumea alde egiten saiatzen ari zela, gizonak lepotik heldu zuen eta, eztabaidan aritu ondoren, eskilaretatik behera bota zuen. Emakumeak auzokide baten etxean babestea lortu zuen Ertzaintza heldu arte.

Biktima osasun-zentro batera eraman zuten, zauriak artatzera eta gizonezkoa epailearengana eramango dute gaur bertan.