Naiz.info
Orendain

Orendain, Euskal Herriko lehenengo Zero Zabor herria

Euskal Herrian Zero Zabor praktika erabiltzen duen lehenengo herria bilakatu da Orendain, eta eredu berbera herrialde osora zabaltzea espero dute.

Orendaingo bizilagun bat, konposta egiten. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Orendaingo bizilagun bat, konposta egiten. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

200 bat biztanle dituen Gipuzkoako herri txiki honetako auzokideek lasaitasunez hartu dute aldaketa, Gorka Egia herriko alkateak nabarmendu bezala: «Hasieratik, etxez etxe egin genuen proiektuaren aurkezpena, eta beraz, jendea hasieratik ondo informatuta izan dugu, eta aldaketa ez da hain bortitza izango».

Eredu berri honekin, zabor mota guztiak berziklatzeko aukera zabaltzen da. Hondakinak, konpostajearen bidez, herriko baratze eta zelaietan erabiliko dira tratatu eta gero.

Zaborra hamar frakziotan banatzen da, eta erabilera berriarekin, guztiak sailkatzeko eta berziklatzeko aukera zabaltzen da. Olioa, arropa eta beira udaletxe alboan kokatutako edukiontzietan utzi ahal izango dira.

Beste zazpi frakzioak, ostera, Birziklagune deitutako egurrezko etxoletan gordeko dira.