NAIZ.INFO
GASTEIZ

PPk Anton Danborenea proposatu du Legebiltzarreko Mahairako eta PSEk, Blanca Roncal

PPk Anton Danborenea proposatuko du bihar Gasteizko Legebiltzarreko Mahaiko kide izateko datorren legealdian. PSEk, berriz, Blanca Roncal aurkeztuko du.

PPk bere webgunean jakinarazi duenez, Anton Danborenea aurkeztuko du bihar Gasteizko Legebiltzarraren Mahaia osatzeko hautagai gisa.

Danborenea PPren lehendakaria da Bizkaian eta azken urtean bere alderdiaren bozeramaile izan da Legebiltzarrean.

PSEk, bere aldetik, Blanca Roncal aurkeztuko du organo horretarako. Ohar batean jakinarazi duenez, Patxi Lopez izango da alderdi horren legabiltzar taldeko burua eta Jose Antonio Pastorrek jarraituko du eledun.

Bihar osatuko da Gasteizko Legebiltzarra. EAJko Bakartxo Tejeria izango da lehendakaria. EH Bilduko Juanjo Agirrezabalarentzat izango da lehenengo lehendakariordetza. PSEko Blanca Roncalek bigarren lehendakariordetza eskuratuko du, eta PPk Lehenengo Idazkaritza. Bigarrena EAJko Iñigo Iturraterentzat izango da, aurreikuspenen arabera.