NAIZ.INFO
ZALLA

Bi pertsona hil dira Zallan bi ibilgailuk talka egin ostean

Auto bat eta autobus baten arteko talkaren ondorioz bi pertsona hil dira Zallan. Hildakoez gain, lau zauritu eragin ditu ezbeharrak, guztiak ere autobuseko bidaiariak.

Bi pertsona hil eta lau zauritu dira Zallan auto batek eta autobus batek bertako errepide batean talka egin ostean, Ertzaintzak adierazi duenez.

Istripua arratsaldeko 18.00ak aldean izan da, txingorra ari zuen bitartean, bi ibilgailuek aurrez-aurre talka egin dutenean.

Hildako biak autoan zihoazen eta istripuaren ostean ibilgailuan kateatuta geratu dira. Hauez gain, lau pertsona zauritu dira istripuaren ondorioz, guztiak autobuseko bidaiariak.