Naiz.info
Gernika

Miren Amuriza eta Iratxe Ibarra Bizkaiko finalerako sailkatu dira

Miren Amurizak irabazi du Gernikan ospatu den azken finalaurrekoa, baina bigarren tokian geratu den Iratxe Ibarrak ere Bilboko Miribillako Bilbao Arenan egingo den finalean izateko txartela lortu du. 

Iratxe Ibarra eta Miren Amuriza, atzoko saioan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Iratxe Ibarra eta Miren Amuriza, atzoko saioan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Erabkita geratu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izango diren zortzi bertsolarien izenak. Datorren abenduaren 15ean Bilboko Miribillako Bilbao Arenan izango diren bertsolariak Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira.

Gernikan ospatu den azken finalaurrekoan Miren Amuriza nagusitu da 533 punturekin eta bigarren tokian sailkatu den Iratxe Ibarrak ere txartela eskuratu du 529 punturekin.

Beñat Ugartetxeak 514'5 puntu lortu ditu, Ibon Ajuriak 506'5, Peio Ormazabalek 499'5 eta Joseba Artzak 495.