NAIZ.INFO
BILBO

Jon Lopategik jantziko dio txapela Bizkaiko Txapelketako irabazleari

Larunbat arratsalde honetan (17.30etan) izango da Bizkaiko Txapelketako finala Bilboko Miribillan. Zortzi bertsolarik lehiatuko dute eta Jon Lopategik jantziko dio txapela irabazleari.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaren aurkezpena egin dute. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaren aurkezpena egin dute. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Larunbat honetan izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, arratsaldeko 17.30etan, Bilboko Miribillan.

Arkaitz Estiballez, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Igor Elortza, Fredi Paia, Jone Uria, Iratxe Ibarra eta Onintza Enbeita igoko dira oholtza gainera eta Jon Lopategi izango da irabazleari txapela jantziko diona.

Lopategi bertsolari belaunaldi baten bultzatzaile izan dela nabarmendu dute, plazaz plaza kantuan aritzeaz gain lan handia egin baitu Bizkaiko bertsolaritzaren transmisioan. Guzti hori eskertu nahi dio Bizkaiko Bertsolari Elkarteak.

Finalerako sarrerak erosteko www.bertsosarrerak.eu webgunea jarri dute martxan.