NAIZ.INFO
LONDRES

Estradizioaren aurkako helegitea jarri du Kemen Urangak

Iragan abuztuan Londresen atxilotu zuten Kemen Uranga Artola presoak bere aurka Estatu espainolak igorritako euroaginduaren aurkako helegitea jarri du.

Urangaren defentsa daraman abokatu bufeteko iturriek jakinarazi dutenez, aste honetan jarri dute Kemen Uranga espainiaratzeko aginduaren aurkako helegitea Londresko Auzitegi Gorenean.

Hilaren 13an, lehen auzialdiko epaitegi batek onartu egin zuen Estatu espainoleko agintariek euskal herritarraren aurka igorritako euroagindua.

Urangaren defentsaren arabera, estradizioa ezin daiteke aurrera eraman, leporatzen zaizkion karguak Britainia Handian ez direlako delitu.

Haren etorkizunaren gainean erabaki bat hartzen den bitartean, iragan abuztuaren 8an Londresen atxilotu zuten Kemen Uranga Long Lartin espetxean dago preso, Worcestershiren.