NAIZ.INFO
IRUÑEA

Mendizale hondarribiar bat larri zauritu da Etxauri gainean, erorikoa izan ondoren

31 urteko hondarribiar larri zauritu da, Etxauri gainean eskalatzen ari zela erorikoa izan ondoren. Helikopteroa erabili behar izan dute erreskaterako eta ospitalera eraman dute.

M.V.B. mendizalea, 31 urtekoa, erorikoa izan du Etxauri goialdean eskalatzen ari zela eta, ondorioz, hainbat traumatismo ditu buruan.

Arratsaldeko laurak inguru erreskatatu dute mendizale hondarribiarra, Nafarroako Gobernuaren helikoptero baten laguntzaz.

Ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman dute, bertan artatu dezaten.