NAIZ.INFO
ANDOAIN

Joxemi Zumalabe kazetaria omenduko dute haren heriotzaren 20. urteurrenean

Joxemi Zumalabe kazetari eta, besteak beste, ‘Egunkaria’ren sortzaileetako bat hil zela hogei urte igaro diren honetan, hura omentzeko jardunaldiak antolatu dituzte bere lagunek.

Joxemi Zumalabe omentzeko antolatu dituzten jardunaldien aurkezpeneko argazkia. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Joxemi Zumalabe omentzeko antolatu dituzten jardunaldien aurkezpeneko argazkia. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Urtarrilaren 12an beteko dita hogei urte Joxemi Zumalabe kazetari eta, besteak beste, ‘Egunkaria’ren sortzaileetako bat hil zela. Hark eginiko lana omentzeko asmoz jardunaldi batzuk antolatu dituzte datorren asterako.

Gaur goizean egin dute jardunaldion aurkezpena Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Zumalaberen lagunak izan dira iniziatibaren antolatzaileak eta Joxemi Zumalabe fundazioaren laguntza izan dute.

Datorren asteartetik ostirala bitarte luzatuko dira saioak eta mugimendu sozialez, sistema kapitalistaren alternatibaz edota euskal esparru komunikatiboaz arituko dira. Azken egunean ‘Orain gurekin ez zauden arren’ izeneko ekitaldia egingo dute.

Jardunaldien programa osoaren berri jakiteko sartu fundazioaren webgunean.