NAIZ.INFO
DONOSTIA

4.766 haurrek hartuko dute parte Donostiako danborradan

43 ikastetxe ezberdinetako 4.766 haurrek hartuko dute parte igande honetan Donostiako kaleak zeharkatuko dituen danborradan. Ikasbideko Aimar Ezeiza izango da aurtengo Danbor Nagusia.

Donostiako Udalean egin den aurkezpenaren argazkia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Donostiako Udalean egin den aurkezpenaren argazkia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Donostiako Udalean eman duten prentsaurrekoan Kultura zinegotzia den Nerea Txapertegik haurren danborradako datuak eman ditu. 43 ikastetxe ezberdinetako 4.766 umek hartuko dute parte igandeko ekimenean.

Hiriaren berraikitzearen berrehungarren urteurrena dela eta, hiriko ereserki zaharren abestia ere joko dute umeek. Ikasbide Ikastolako Aimar Ezeiza izango da Danbor Nagusia eta Manuel Larramendi Ikastetxeko Sara Huegun eta Paula Gomez izango dira Jenerala eta Easo Ederra, hurrenez-hurren.

Bestalde, umeen danborradako pertsonaiak hurrengo ostiralean egingo den aurkezpenean izango dira, bestelako elkarte eta norbanakoekin batera.

Igandean danborrada egitea ezinezkoa izango balitz, astelehenean egingo litzateke.

Udalak trafikoan aldaketak egingo direla aurreratu du.