NAIZ.INFO
BILBO

Joseba Vizanen askatasuna aldarrikatu dute Basaurin

120 lagun inguruk elkarretaratzea burutu dute Basaurin, ostiralean Brasilen atxilotutako Joseba Vizan, ‘Potxolin’ bertako auzokidearen askatasuna exijitzeko.

Basaurin burututako elkarretaratzea. (NAIZ.INFO)
Basaurin burututako elkarretaratzea. (NAIZ.INFO)

Ezker abertzaleak deituta, 120 lagun inguruk Joseba Vizan basauritarraren atxiloketa salatu dute eta berehala aske uztea exijitu dute.

Protestaldian, Joseba Vizanen anaia egon da, haren atxiloketaren inguruko informazioa emateko.

Azaldu duenez, atxiloketaren unean indarkeriarik ez zuten erabili eta gero ere tratua zuzena izan da. Bere bikotekide eta alabarekin egoten ere utzi diotela gaineratu du.

Atzerritarrentzako espetxe batean sartu dute Vizan.