Naiz.info
Bilbo

Bengoetxea eta Beroizek lider jarraitzen dute

Xala eta Barriolak ezin izan dute Bengoetxea eta Beroizen aurkako partida bukatu, lapurtarra lesionatu egin baita. Titin eta Merinok berriz, Arretxe eta Beginori irabazi diete.

Bengoetxea VI.ak eta Beroizek 2013ko Binakako Txapelketako bostgarren garaipena lortu dute (16-22) Tolosako Beotibar frontoian eta lehen postuan jarraitzen dute. Izan ere, Xala lesionatu egin da eta partida bertan behera utzi behar izan duu.

Une horretan, Lapurdiko aurrelaria eta Abel Barriola 16-15 zihoazen aurretik markagailuan, baina Xalak min hartu du eta partida uztea erabaki du. Garaipenarekin Bengoetxea eta Beroizek lider jarraitzen dute, porrotik ezagutu gabe.

Bestetik, Titin III-Merino II bikoteak 22-18 irabazi dio Arretxe II.ari eta Beginori Logroñoko Adarragan. Txapelketako hirugarren garaipena da bikote errioxarrarentzat, eta sailkapeneko laugarren postuan daude Xala-Barriola bikotearekin berdinduta.