Naiz.info
Anhauze

Larralde: «Herriaren bultzada da armarik eraginkorrena estatuen harresia botatzeko»

Ezker abertzaleak Anhauzen ekitaldia egin du, Euskal Herrian irekitako aro politikoa aztertu eta hura garatzeko burutu beharreko dinamikez bere iritzia plazaratzeko.

‘Askatasun haizea dabil’ lemapean, Anhauzen egindako ekitaldia. (@GARA_mubiria)
‘Askatasun haizea dabil’ lemapean, Anhauzen egindako ekitaldia. (@GARA_mubiria)

Ezker abertzaleak bake prozesuari buruz eta etorkizuneko dinamikaren inguruko ekitaldia egin du Anhauzen. Xabi Larraldek eta Anita Lopepek hartu dute hitza, non «borrokatzeko prestutasuna» agertu duten.

Larralderen hitzetan, Eskoziako eta Kataluniako kasuek «ezker abertzalearen helburuak bideragarriak direla» erakusten dute.

Ildo horretatik, estatuen harresia botatzeko «armarik onena» herriaren bultzada dela nabarmendu du.

Preso politikoei buruz ere aritu dira Anhauzen. EPPK-k sostengua adierazi dio Euskal Herrian irekitako aro berriari eta hura bukaeraraino gauzatzeko deia egin du.