Naiz.info
Bilbo

Lagun bat larri zauritu da Bilbon labankada baten eraginez

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du erasoarekin zerikusia duelakoan. Labankada bart gertatu da, Bilboko Errekalde auzoan.

Lakuako Segurtasun Sailaren arabera, erasoa atzo gaueko 23.40ean jazo zen, Errekalde auzoko Gordoniz kalean.

Biktima Basurtoko ospitalera eraman behar izan zuten labankadak eragindako zauriak artatzera.

Ertzaintza, bere aldetik, pertsona bat atxilotu du erasoarekin zerikusia duelakoan.